Arabako Lautadara iritsiko da Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna

16/Maiatza/2024 | Albisteak, Bidezko Merkataritza, Comercio Justo

Bigarren edizioa arrakasta handiz Gasteizen ospatu ondoren, datorren asteartean, maiatzaren 21ean, Arabako Lautadara helduko da Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna. Araia eta Aguraingo bederatzi ostalaritza establezimenduk giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen dituen kalitatezko kafea eskainiko dute.

  • Bene taberna (Araia)
  • Bar Mendibil (Agurain)
  • Araia Sagardotegia (Araia)
  • Cafetería Jai Alai (Agurain)
  • Danaona (Agurain)
  • El Gordo Jatetxea (Agurain)
  • Kilkenny (Agurain)
  • Umandi Jatetxea (Araia)
  • Ortzi Taberna (Agurain)

Kafea hartu eta tabernetan aurkitu ahal izango den QR kodearen bidez galdetegia betetzen dutenen artean, bidezko merkataritzako produktuen saski bat zozketatuko da.

Gainera, Berde Granel dendan (Kale Nagusia 34, Agurain) bidezko merkataritzako produktuak egongo dira salgai.