Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (II)
Poliziaren presentziaren ondorioz sentitzen duzun deserosotasunagatik espazio publikoaz ezin gozatzea… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (II)
Poliziaren presentziak beldurra sortzen du pertsona migratu eta arrazializatuengan Atzerritarren Legearen ondorioz, zeinak betikotu egiten baitu administrazio-egoera erregularrean eta irregularrean dauden pertsonen arteko banaketa, baita «legeztatuta»daudenean ere, eta horrek «ez-espainiarra» izatearen sentsazioa eragiten du etengabe, nahiz eta herrialdean jaioa izan. Pertsona arrazializatuen ekintzak ezberdin interpretatzen dira, eta horrek hainbat indarkeria motaren aurrean jartzen ditu, besteak beste, nork bere burua mugatu behar izatea.
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera