“Beti ordaindu izan ditut argiaren eta uraren faktura guztiak, baina dena aldatu zen langabezian geratu nintzenean…”
Hori da Mariaren eta beste hainbat emakumeren istorioa, egoera ahulean dauden familia askoren zutabe direnak. Basaurin eta Ermuan ezagutuko dugu, El apagón antzezlanari esker.
Xucrut Teatre-ren antzezlan honekin energiaren arloan noraino kontsumitzen dugun indarkeria hobeto ulertuko dugu. El apagón-ek ikuspegi ekofeministatik aztertzen du biztanleen % 10ek pobrezia energetikoa pairatzen dutela, eta emakumeak direla kaltetuenak. Ikuskizun dinamikoa izango da, keinu handikoa, umorea eta komikotasuna lagun dituena.
Antzezlana 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta 40 minutu inguru irauten du.
BASAURI:
SETEMek eta Sagarrak Ekologista Taldeak datorren urtarrilaren 26an, ostirala, Ibaigane Kultur-Etxera etortzera animatzen zaituztegu. Bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, antzezlan hori eta ondoko solasaldia izango dugu.
Gaiaren inguruan berba egiteko Alvaro Campos Celador bidezko trantsizio energetikoan espezializatua den UPV/EHUko irakaslea gonbidatu dugu. Sarrera doakoa da, baina tokia hemen erreserbatu behar da.
Basauriko Udalaren finantzazioarekin egingo dugu jarduera kasu honetan.
ERMUA:
Urtarrilaren 27an Ermuaren txanda izango da, eta Emakumeen Topalekuarekin batera antolatuko dugu. Arratsaldeko 18:00etan izango da Lobiano Kultur Gunean, eta solasaldian Kataluniako Enginyeria Sense Fronteres erakundearen kidek parte hartuko dute.
Sarrera doakoa izango da, baina erreserbatu egin behar da bi modutan: Ermuko Emakumeen Topalekuan bertan edo 943 17 10 30 zenbakira deituta.
Finantzazioan Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dugu kasu honetan.