Badira sei urte Rana Plazaren hondamenditik. Lan-eskubideak bermatzeko eta arropa-marka handiek konpromisoak betetzeko

11/Apirila/2019 | Albisteak

Apirilaren 24an, 6 urte beteko dira Bangladeshen Rana Plazako hondamendia gertatu zenetik, hau da, ehungintza-industriako hondamendirik larriena, 1.138 pertsona hil baitziren, eta 2.000 baino gehiago zauritu, fabrika bat behera etortzearen ondorioz.

Emakumeen Mundu Martxak eta nazioarteko Arropa Garbia Kanpainak dei egiten dugu ehungintzako langileen egoera globala salatzera: 14 orduko lanaldiak, miseriazko soldatak, fabriketan gutxieneko segurtasun-baldintzak ez egotea eta abar, arropa-enpresa multinazionalek etekina ateratzen duten bitartean, munduko milioika emakumeren lanaren bidez.

Rana Plazako tragedia gogoratzeko, eta borroka feminista gero eta beharrezkoagoa delako, proposatzen dizuegu parte har dezazuela apirilaren 24an (asteazkena) antolatuta dauden salaketa-ekintzetan.

  • Bilbo: 18:30, Kale Nagusia 23 (Zara-ren aurrean)
  • Vitoria-Gasteiz: 19:30, Corte Inglés aurrean.

 

Zabaldu ezazu sare sozialetan: #RanaPlazaNeverAgain #RanaPlazaGogoan #FreedomSafetyLivingWage #ProtectProgress

Zuen zain egongo gara!

– Irakurri HEMEN Arropa Garbia Kanpainak eta Emakumeen Mundu Martxak prestatutako egunerako adierazpena.