SETEM Hego Haizeak III. Sugara Plana onartu du, erakundearen barruan genero berdintasuna sustatzeko

03/Uztaila/2024 | Albisteak, Genero plana

SETEM Hego Haizeak urrats esanguratsua egin du genero berdintasunarekin eta feminismoarekin duen konpromisoan, Genero Berdintasunaren Aldeko III. Ekintza Plana – III. Sugara Plana onartuta.

Plan honen bidez, ikuspegi feministatik geure burua birpentsatu, antolatu eta lan egiteko apustuari jarraipena eman nahi diogu, erakundea eraldatzen jarraitu ahal izateko, sistema heteropatriarkal eta kolonial-arrazistari aurre egiteko, eta mundu bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzeko praktikak sustatzeko, aniztasunak kontuan hartuz.

III. Sugara Plana aurreko planen ibilbidearen hurrengo urratsa da. Hasitako eztabaidetan sakontzeko, esperimentatutako dinamikak sendotzeko, eta barneko zein kanpoko tresnak eta praktikak eguneratzeko diseinatuta dago. Plana garatzeko prozesuan, kontuan hartu ditugu aurreko planen eta SETEM 2024-2030 Plan Estrategikoaren ikaskuntzak. Erakundea feminista gisa birplanteatu da, zaintzaren, erantzunkidetasunaren eta Kontsumo Kritiko, Arduratsu eta Eraldatzaile (KKAE) feminista intersekzionalaren eraldaketa eredu politikoarekin koherentzian jarduteko asmoz.

Horretarako, hainbeste inspiratu gaituen II. Sugara Planaren iparrorratza baliatzen jarraitu nahi izan dugu, III. Sugara Plan honetan ere kontuan hartzea funtsezkotzat jotzen baitugu.



III. Sugara Planak hamar bide espezifiko ezartzen ditu, erakundea nahi dugun bezala eraldatzeko bidean aurrera egiteko:


SETEM Hego Haizetik espero dugu III. Sugara Planak, gure barne-funtzionamendua eraldatzeaz gain, beste erakunde eta kolektibo batzuei antzeko ikuspegiak hartzeko inspirazioa ematea. Plan honekin, genero berdintasunaren eta feminismoaren aldeko borrokarekin dugun konpromisoa berresten dugu, gizartean eta SETEMen sarea osatzen duten erakundeetan egiturazko aldaketa sustatuz.

III. Sugara Plana mugarri bat da SETEMen ibilbidean, eta bide argia markatzen du erakunde ekitatiboago, inklusiboago eta feminista intersekzionalago baterantz.

GORA BORROKA FEMINISTA!!! GORA SETEM FEMINISTA!