Aurreko ekainaren 16an Asanblada Orokorra burutu genuen gure Gasteizko egoitzan, eta bertan aukeratu zen gure Zuzendaritza Batzordearen nortasun berria. Adorez beteriko urte batzuk eman ondoren, Zuriñe Fernandez (lehendakaria) eta Paola Vargas (batzordekide) kideak agurtu genituen, SETEM osatzen dugun pertsona guztion maitasun eta omenaldia jasota (baita agurra ere).
Libre utzi dituzten hutsuneak betetzeko lau kide berri sartu dira Batzordean, hain zuzen ere, Leire Nafarrate (lehendakaria), Vero Fernandez (lehendakariorde), Dani Ladrera eta Ania Saenz de Buruaga (batzarkideak). Carlos Azkarate idazkari eta Xabi Gonzalez diruzainarekin bat egingo dute SETEM Hego Haizearen erabakitze organo nagusian. Zorte on!