Pasa den otsailaren 19an antzerki-lan berezi bat hartu zuen Beizamako (Gipuzkoa) ikastolak. Bertan, kamiseta baten ibilbidea deskribatu zuten ikasleek, nork, non eta zein baldintzatan ekoiztu zuen? galderak erantzuten.
Gakoak ematearren eta ideia horiei buruz hausnartzeko bi saio egin zituzten ikasleek SETEMekin. Sorkuntza, beste alde batetik, Intujai Teatroren eskutik etorri zen, eta haiekin pertsonaiak eta euren istorioak sortu zituzten.
Hori guztia SETEMen eta Beizamako Ingurumen Aterpetxearen arteko elkarlaneko emaitza izan da.