Arropa Garbia Kanpainaren erakusketa ibiltaria Barrundiako udaletxean bisitatu ahal izango da igandera arte, urriaren 27an ospatuko den Lautada Egunarekin batera.
2024ko lehen seihilekoan Gasteiz, Iruñea, Bartzelona, Madril eta Kordoba bezalako hirietan izan ondoren, Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea erakusketak bere ibilbideari berrekin dio eta laster espazio berriak bisitatuko ditu estatuko hiri eta herri gehiagotan.
Horrela, 2024/2025 ikasturteko lehen geldialdia Arabako Lautadan izan da, zehazki Ozetan (Barrundia), Lautada Egunaren hamargarren edizioarekin batera. Arabako Lautada, herri txikien taupada lelopean, kuadrilla osoa jardueraz beteko da astean zehar eta igandean Ozetan bertan egingo den jai handi batekin amaituko da.
Ba al dakizu zer dagoen jantzita daramazun arroparen atzean?
Galdera horren erantzuna hariari tiraka argitara ateratzen da erakusketa interaktibo honetan, modaren atzean dauden ezkutuko errealitateak azaleratuz eta gure kontsumo-ohiturei buruzko hausnarketa sustatuz.
Zazpi modulu tematikoren bidez, material interaktiboekin eta bideo informatiboekin batera, ehungintzaren ingurumen-inpaktuari buruz, jantzigintzako lan esplotazioari buruz edo modaren industriaren oinarri diren ekoizpen eta kontsumo kate konplexuei buruz hausnartu ahal izango dugu. Besteak beste, lehengaien ekoizpena, jantzien fabrikazioa eta jantzi horien bizitza baliagarria aztertzen ditu erakusketak, etapa bakoitzak ingurumenean, lan baldintzetan eta gure kontsumo hautuetan duen eragina nabarmenduz.
Arropa Garbia Kanpainaren (CRL) eta SETEM federazioaren ekimena da, Fashion Revolution ekimenaren laguntzarekin. Gainera, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak (AECID) finantzatu du, eta Isabel Martín Fundazioaren laguntza du.
Erakusketa zure hiri edo herrira eraman nahi duzu? Idatzi info@ropalimpia.org helbidera (estatu mailan) edo SETEM Hego Haizearen egoitzetara:
- Araba: vitoria-gasteiz@setem.org
- Bizkaia: bilbao@setem.org
- Gipuzkoa: donostia@setem.org