Medicus Mundi Arabak, Mugarik Gabek, Bake eta Elkartasun Fundazioak eta Setem Hego Haizeak “Kontsumo kontziente eta arduratsurako gida Arabako Elkarteentzat” deritzon gida hau aurkezten dizugu.
2005. urtean Zentzuz Kontsumitu proiektuan sartu ginen, kontsumo kontziente eta arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura-subiranotasuna sustatzeko asmoz, aukera praktiko, hurbileko eta eguneroko gisa, globalizazio neoliberalak toki-inguruneko nahiz herrialde txirotuetako ekonomian, gizartean eta ingurunean duen inpaktua murriztearren.
Gida hau gonbidapen bat da kontsumitu ohi ditugu gauzen atzean zer dagoen berriz pentsa dezagun, eta gure eguneroko bizitzan eraldaketa txikiak egiteko hurbilen ditugun baliabideak aztertzen has gaitezen.
Gida honetako atal bakoitzean oinarrizko orientabide batzuk eta aukera eskuragarri eta hurbil batzuk dauzkazu, beste kontsumo bat posible dela frogatzen dutenak. On egin!
Gida hau ez dago itxita. Gida dinamikoa da, etengabe sortzen ari dena. Kontsumo kontziente eta arduratsuaren irizpideak betetzen dituzten beste ekimen batzuk ezagutzen badituzu, eta hemen jaso ez direla baderitzozu, jarri harremanetan Zentzuz Kontsumituren blogaren bidez: www.consumoresponsable.info