Bidezko Merkataritza: genero ikuspegia barneratzeko orientabideak

17/Abuztua/2018

Dokumentua bidezko merkataritzan genero-ikuspegia gehitzeko lan-prozesu baten emaitza da. Prozesu hori 2017ko martxotik irailera bitarte eraman da aurrera.

Antolakunde hauetako ordezkariek parte hartu dute: SETEM Hego Haizea, Equipare, medicusmundi Araba eta Kidenda (aurrez aurreko sei saiotan), eta Maquita, Grupo Social FEPP eta K’inal Antsetik (onlineko ikastaro baten bidez). Prozesu horretan material, gogoeta eta tresna ugari sortu zen, eta agiri hau halakoen laburpen bat da.

Lan honetan hainbat erakunde finantzatzaile izan dira: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.