cartel

Indarkeria kontsumitzen dugu? (azterlanaren I. fasea)

01/Martxoa/2016

SETEMen Indarkeria kontsumitzen dugu? txostena. Lan horrekin egiaztatu nahi izan dugu zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean.

Lan hau kontsumo arduratsuan lan egiten duten erakundeen eta erakunde feministen artean ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektibo baten emaitza da, eta etxeko produktuen, estetika-produktuen eta hirietako mugikortasunaren kontsumoan azaltzen diren indarkeria matxistak nabarmentzen ditu.

Prozesu horren emaitza ere izan da Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa lortzeko hausnarketa-gida.