Gida didaktikoa: bidezko merkataritzan ikuspegi feminista barneratzeko orientabideak

17/Abendua/2019

Gida honen helburua da debatea eta gogoeta bultzatzea bidezko merkataritzaren arloan ikuspegi feminista gehitzearen inguruan. Bidezko merkataritzako hainbat erakundek 2017an aurrera eraman zuten prozesu baten emaitza da (SETEM Hego Haizea, Equipare, Medicus Mundi Araba, Kidenda, Maquita, Grupo Social FEPP eta K’inal Antsetik), eta hura da, hain zuzen, dinamika hau garatzeko argudioen eta lanaren oinarria. Horregatik, unitate honi erantsita aipatutako prozesuan taxutu zen agiria dator, “Bidezko merkataritza: genero-ikuspegia barneratzeko orientabideak”.

Bidezko merkataritzako antolakundeei eta erakundeei, edo bidezko merkataritzaren mugimenduarekin zerikusia duen edozein entitate edo pertsonari zuzentzen zaio gida didaktikoa.

Basauriko Udalaren finantzaketarekin gauzatu da lan hau.