Jarduera protokoloa indarkeria matxistei aurre egiteko

26/Maiatza/2017

Jarduera protokoloa indarkeria matxistak prebenitzeko, identifikatzeko eta haien aurka esku hartzeko. Gatazkak erregulatzen eta taldearen bizitza zaintzen ikastea talde-lan ez-heteropatriarkal baterako.

SETEM Hego Haizearen plan estrategikoaren eta genero-ekitatearen aldeko planaren barruan kokatzen da. Gasteizko Udalaren finantzazioa izan zuen lan honek.

Dokumentu honetan indarkeria matxistak kontzeptualizatu ditugu, gatazkaz hartzen dugun ikuspegia garatu eta, azkenik, talde-lan ez-heteropatriarkala deritzoguna definitu dugu.