Finantzak eta genero-desberdinkeriak

10/Uztaila/2015

Finantzak eta genero desberdinkeriak azterlanak finantzen arloko genero-desberdinkerien fenomenoa jorratzen du. Orain arte, gure inguruan ia ez da ikertu fenomeno hori.

Txostenaren ondorioak ikusita esan daiteke matxismoa finantzen sistemako fenomeno bat dela, normalean esparru horretako desberdinkeriak nabarmentzen ez diren arren.

2015ean argitaratu genuen lan hau. Hainbat erakunde izan ziren finantzatzaile: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta Donostiako Udala, hain zuzen ere.