Gida pedagogiko bat da, indarkeria matxisten eta kontsumo kapitalistaren arteko harremanaz hausnartzeko. Horrez gain, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-eredu baterantz abiatzeko aukerak proposatzen dira. Dinamikak, ikus-entzunezkoak eta hainbat baliabide jasotzen dira, horiek baitira SETEM Hego Haizean aztertu ditugunak: fikziozko telesailak, mugikorren erabilera, eta energia-kontsumoa etxeetan.
Hartzaile izan daitezke gogoeta hori zabaldu eta kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailean ikuspegi feminista txertatu nahi duen talde, elkarte, erakunde, hezitzaile, prestatzaile eta pertsona oro, indarkeria matxisten eta kontsumo kapitalistaren arteko harremana dela eta.