ilustración de una cuchara

Indarkeria kontsumitzen dugu? (azterlanaren II. fasea)

28/Otsaila/2020

Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketaren bigarren fase da hau. Indarkeria matxisten eta kontsumo kapitalistaren arteko loturak ikusarazteko xedez, bai eta kontsumo kritikotik, arduratsutik eta eraldatzailetik errealitatea eraldatzeko aukerak proposatzeko ere. Ikerketa honetan lotura hori aztertu dugu hiru esparrutan: fikziozko serieen kontsumoa, telefono mugikorren kontsumoa eta etxeko energiaren kontsumoa.

Dokumentu honetan kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaileko eredu bat lortzeko lan egitea proposatzen da, horretarako, hiru botere-mailatan jardunez:

  • Aldaketa pertsonalaren boterea: arlo pertsonaletik zer erabaki hartu eta zer jardun egin ditzakegun modu kritikoagoan, arduratsuan eta jasangarrian kontsumitzeko eta hori eraldaketa-tresna izateko.
  • Talde-indarraren boterea: talde gisa nola osatzen garen giza bizitza eta planeta errespetatzen dituen kontsumo eredua sortzeko.
  • Jokoaren arauak aldatzeko boterea: kontsumo kapitalistaren oinarrien egitura aldatzerako orduan zeintzuk dira erantzukizun politikoak eta ekonomikoak.

Argitalpen hau egiteko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Donostiako Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso da.