Aldatu Zure Zapatak Kanpainiak zapatagintzako 23 enpresa europar (3 espainiar barne) aztertu ditu gaur plazaratutako txosten batean. Horretarako, enpresei haien oinetakoak ekoizteko hornidura kateetan giza eskubideak bermatzeko zein neurri hartzen dituzten galdetzen zaie.
“Lan eskubide zapalduak: Oinetakoen industria globaleko 23 enpresen ekintzen irudia, Giza Eskubideen Beharrezko Diligentziaren inguruan” txostena, eta berekin batera doan fitxa teknikoa, kontsumitzaileentzat nahiz enpresentzat lan baldintzetan hobekuntzak eragite aldeko baliabide bezala agertu dira.
Urtero, mundu mailan 24.000 milioi pare zapata ekoizten dira. Ekoizpenaren gehiengoa, lan-eskuen intentsiboak eta osasunerako eta segurtasunerako arriskutsuak diren prozesuak barne, Asian ematen da (%88), soldata txikiak eta arautzarik gabeko lan-merkatuak dituzten herrialdetan. Markek hornitzaileei egiten dieten presioak, prezioetan eta entrega-epean, bere eragina zuzena dauka ekoizpen honetako langileen lan eta bizi baldintzetan.
Nazio Batuen Enpresen eta Giza Eskubideen Printzipio Errektoreek giza eskubideen aurkako eragin larriak ekar ditzaketen enpresak beharrezko diligentziaz jokatzera bultzatzen dituzte, hain zuzen ere, arrisku horiek identifikatu, aurreikusi eta gutxitu ditzatela. Hala ere, aipatutako eraginei heltzeko ardura larruaren eta oinetakoen hornitzaileei uzten diete enpresa gehienek, gainera, giza eskubideen urratzeak gutxitu eta zuzentzeko asmorik gabe, txostenak adierazten duen bezala.
“Zapatagintzako enpresek oso arreta gutxi eskaini diote haien oinetakoak zein baldintzatan ekoiztu diren egoerari, eta horrek harritu egin gaitu. Opakutasun gradua ehungintzan baino handiago da. 23 enpresekin egin dugu kontaktua, eta horietatik 11k ez zuten Aldatu Zure Zapatak kanpainiak bidalitako galdetegia erantzun. Horien artean Camper dago. Are gehiago, erantzun zutenen artean gardentasun, elkartzeko askatasun eta negoziazio kolektibo eta soldata duinak ordaintze esparruetan hobekuntzak egiteko bide luzea daukate egiteke”, dio Eva Kreisler, SETEMekoa eta txostenaren egilekideak.
Gaur argitara eman dugun txostenaren edukia hizkuntza batzuetan egongo den webgune batean agertuko da hemendik gutxira, interesatutako alde guztiek kontsultatzeko eskura izan dadin. Modu horretan, Aldatu Zure Zapatak kanpainiak zapatagintzako enpresek haien ardura sozialari erantzuna ematea, giza eskubide eta laboralak bermatzea (dauden edozein tokitan) eta haien jarreren kontuak ematea espero du.