“XL Town” antzezlanak kontsumismoari buruzko parodia bat eramaten du Donostiara

18/Martxoa/2011 | Noticia

Antzezlan dibertigarri eta esanguratsua dugu hau, mendebaldeko hiritarron kontsumo ohitura
konpultsibo eta irreflexiboak eta moda eta kirol marka handien praktika depredatzaileak agerian uzten dituena.

 

Gai berbera ikuspegi desberdinetatik heltzen duten lau historio dira. Modu horretan, ikusleak lau errealitate desberdin ezagutuko ditu, hala nola markako kirol oinetakoak egiten dituen lantegi batean lanean diharduen pertsonarena, euren enpresen produkzio deslokalizatua zuzentzen duten ejekutiboak zein modutako formazioa jasotzen duten, kontsumitzaileen eraso dibertigarrienak, eta azkenik, publizitate kanpaina baten zentzugabekeria.

 

Antzezlan beraren izena, esanguratsua da. “XL TOWN”ek gogora ekartzen dizkigu zonalde frankoak deritzotenak, hots, “maquila” moduko ehundaka lantegi ezartzen diren hoiek. Bertan milaka pertsonek lan egiten dute ehungintzan, modaren izen handientzat azpikontrata baldintzatan. Antzezlanaren izenak dion moduan, egunero milaka langile joaten diren hiri handi modukoak dira. Bertan, langileek (emakumeak gehiengoak) amaitezinezko lanegunetan gero guk Iparrean jantziko ditugun arropak josi, errematxatu, plantxatu… egiten dituzte. Hau guzti hau miseriazko soldata batzuen truk, burtsan kotizatzen duten arropa marka handiek urtero dituzten irabazi itzelekin kontraste gogorrean.

“XL TOWN” antzezlana Arropa Garbia Kanpainaren ekimenez sortu da. Bi aukera dugu antzezlan hau ikusteko eta biak euskaraz dira. Martxoaren 18an eta 19an izango dira, 20:00etan, Egia Kultur Etxean.