SETEMek datorren irailaren 17an, arratsaldeko 18.30etan, La Bolsa Eraikinean egingo duen bere formakuntza-eskaintzaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitu. Bertan, Arcadi Oliveres entzunte handiko ekonomialari eta aktibistak hartuko du parte hitzaldi batean. Oliveres, ezagutaraziko diren ikastaroen irakaslegoaren barruan dago.
“Alternatibak eraikitzen mugimendu hiritarren eskutik” izenburupean, Oliveresek ohiko eredu sozioekonomikoaren alternatiba desberdinak nola sortzen diren aztertuko du. Aktibista kataluniarraren hitzaldia ez da izango ekitaldiaren zati bakarra. Horrez gain, SETEMek 2015-16 ikasturtean eskainiko dituen ikastaroen aurkezpen bat izango da:
– Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak. Arlo desberdinetan garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa. Vitoria-Gasteizen eta Bilbon izango da.
– Hegoaldeko herialdeen errealitateak. Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa. Edizioak Bilbon, Vitoria-Gasteizen eta Donostian.
– Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko.
Prestakuntza, hazten laguntzen digun eta ekintzarako, konpromisorako eta eraldaketa pertsonal eta kolektiborako gonbit egiten digun banakako edo taldeko prozesu bat bezala ulertzeko SETEMekook dugun moduari erantzuten dio.
Sarrera dohainik leku guztiak bete arte.
2015-16 ikasturterako formakuntza-eskaintza HEMEN duzu ikusgai.
Informazio gehiago nahi baduzu, sartu transformateconsetem.org webgunean edo idatziguzu formacion.euskadi@setem.org helbidera.
Informazio gehiago, transformateconsetem.org webgunean.
2015-16 ikasturterako formakuntza-eskaintza HEMEN duzu ikusgai.