Maiatzaren 12an, larunbata, Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren ospakizunekin bat egingo dugu berriz ere! #BidezkoMerkataritzaGara lemapean jarduerez betetako eguna izango da, noiz gogorarazi egingo dugun posible dela bizitza duin bat bermatzea planetako biztanle guztientzat, eta ingurumen-narriadura gelditzea (irakurri HEMEN manifestua). Donostia, Bilbo eta Gasteizko ospakizunetan egongo da SETEM, eta zu ere parte hartzera animatu nahi zaitugu!
Donostia: hirian bidezko merkataritza sustatzen duen taldeak bi egunetarako jarduerak prestatu ditu. Hilaren 10ean hasiko dira, BidezEKO sukaldaritza tailer batekin eta ondorengo afariarekin, Lakari Kooperatibaren eskutik. Larunbatean, hilak 12, bertan behera geratu dira jarduerak, iragarritako eguraldi txarra dela eta. Begiratu HEMEN egitarau osoa.
Gasteiz: PROGRAMAn ikusiko duzunez, hilaren 10etik 18ra arte egongo dira jarduerak. Balio Faktorian bidezko merkataritzari eskainitako jarduera pare bat aurkituko ditugu. Hilaren 10ean mahai inguru ireki batekin, Goiuri Jauregian. Maquita Ekuadorreko elkarte-kidea egongo da beste batzuekin batera. Larunbatean General Loma plazan burutuko dira jarduerak, eta bertatik, eguerdiko 12etatik aurrera abiatuko da Bidezko Merkataritzako pintxoen ibilbidea. Arratsaldean ‘El gran mercado’ antzezlana emango da Salburuko Antzokian. Hori eta beste jarduera batzuetarako izena ematea beharrezkoa da, kontsultatu PROGRAMAN! Gainera, alternatiben azoka burutuko da Salburua auzoan eta, hilaren 15ean, Balio Faktoriaren sukaldaritza eko-justoaren inguruko tailerra!
Bilbo: iazko formatuarekin jarraituta, Erriberako Merkatuan ospatuko da eguna, goizeko 10etatik 14etara. Zenbait jarduera izango dira: txokolate dastatzea, tailerrak eta bi erakusketa ikusgai: “Bidezko Merkataritzaren bidez mundu hobe bat diseinatzen duzu” eta “Nuestra moda trae tela”.
Bidezko merkataritzak antolakunde ekoizle txikien alde eta ingurumena zaintzearen alde egiten du, baldintza duinetan landutako haien produktuak merkaturatuz. Horrela, bidezko merkataritzak haien garapena sostengatzen du, eta lagundu egiten du elikadura-segurtasun handiago bat egoten eta tokiko zein munduko merkatuetan ekoizpen jasangarria bultzatzen.
Bidezko merkataritza printzipio batzuetan oinarritzen da, tartean direla ekoizleentzat lan-baldintza duin eta seguru batzuk bermatzea, soldata egoki bat ordaintzea, gizonentzat zein emakumeentzat soldata bera lan berdinak egiteagatik, haurren lan-esplotaziorik ez egotea, eta ingurune naturala errespetatzen dituzten teknikak eta prozedurak erabiliz ekoiztea.
Donostiako Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguneko PROGRAMAZIOA.
Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguneko PROGRAMAZIOA.
Gasteizko bidezko merkataritzako pintxoen ibilbidea
Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna Donostian