Hiruki Larroxa kooperatiba bidelagun izango dugun hiru saioetan, kontzeptuak argitzeaz eta finkatzeaz gain, gure posizio estrategikoak eta lan-ildoak zehaztuko ditugu, sexu eta genero aniztasunak SETEM Hego Haizearen erakunde kulturan txertatzeko.
SETEM Hego Haizeak sexu eta genero aniztasunei buruzko barne-hausnarketarako gunea martxan jarri du, Sugara Prozesuaren testuinguruan eta erakundearen 2024-2030 Plan Estrategikoan eta Genero Ekitatearen aldeko III. Planean ezarritakoaren arabera.
Lankidetza eraldatzailearen esparruan eta erakunde mailan sexu eta genero aniztasuna txertatzeko helburuarekin, prozesu luze eta sakonago baten barruan, hiru hausnarketa-saio egingo ditugu urriaren 30ean, azaroaren 6an eta azaroaren 12an, Hiruki Larroxa kooperatibako Ibai Fresnedoren laguntzarekin.
Joan den asteazkenean, urriaren 30ean, lehenengo saioan, sexu eta genero aniztasuna zer den ulertzeko kontzeptu batzuk argitu eta finkatu genituen kolektiboki, lehen urrats gisa, SETEM Hego Haizeak ardatz horren inguruan dituen posizio estrategikoak eta lan-ildoak zehaztu aurretik.
Gainera, azken urteetan lantzen ari garen gaia da, beste bidelagun askoren artean, Fernando Altamira Basterretxearekin batera. Duela gutxi, Altamirak gure talde teknikoarekin partekatu zuen Lankidetza eraldatzaile ez-normatibo baterako aukerak doktorego-tesia, SETEM Hego Haizeak tesia sortzeko prozesuan parte hartu baitzuen.