Bakearen kulturaren aldeko konpromisoak exijituko ditugu BBVAren Akziodunen Biltzarrean

14/Martxoa/2014 | Noticia

Bakearen aldeko Ikasketen Delàs Zentroak, Globalizazioko Zorraren Behatokiak (GZB) eta SETEMek, “BBVA armarik gabe” kanpaina sustatzen duten erakundeek, BBVAren Akziodunen Batzar Nagusian esku hartuko dute berriro martxoaren 14ean, gaur, 300.000tik gora akzioren ordezkaritzari esker. 

Azken hiru akziodunen biltzarretan finantza-erakundeak armagintza-enpresetan egin dituen eta espainiar banku armatuen rankineko lehenengo tokian jarri duten inbertsioak salatu ondoren, gizarte-erakundeek eskatzen diote modu argian har dezala indarkeria armatuarekin lotutako jarduera ororen kontrako jarrera, eta, horretarako, berriro ere altxatuko dute ahotsa erakundearen akziodunen biltzarrean, BBVAk bakearen eraikuntzarekin lotuta egin dituen aurrerapausoen inguruko informazio eta gardentasun osoa eskatzeko.

Eragin argia du espainiar politika publikoetan; hori guztia ikusirik, bankuari hainbat galdera egin behar dizkiogu nahitaez armak uztearekin eta bakearen kultura eraikitzearekin lotuta, gizartean tentsio kezkagarria ikusten den une honetan.

Aurten, BBVA Armarik Gabearen esku-hartzeak Drummond enpresari eman zion BBVAko finantziazioan enfasi berezia egingo du. AEB-ko enpresa hori ikatzearen munduko laugarren esportatzailea eta bigarren produzitzailea da.

 

 

Webs:

BBVA sin armas: http://www.bbvasinarmas.org

Banca Armada: http://www.bancaarmada.org

Centre Delàs: http://www.centredelas.org/

ODG: http://www.odg.cat

SETEM: https://www.setem.org

 

Anteriores participaciones a la Junta de Accionistas del BBVA:

 

2013:

http://tinyurl.com/nsh3fu8

2012:

http://tinyurl.com/cltr6rd

2011:

http://tinyurl.com/crcdsxb

2010:

http://tinyurl.com/casagm5