Atera zure libreta kontzertuz goazela! Bizkaiko hainbat udalerritara joango gara Puro Luego taldearekin batera. Idatzi datak eta etorri ondo pasatzera:
- BASAURI: azaroak 17, 20:00etan, Solabarria parkean (Ekoazoka).
- ERMUA: azaroak 22, 18:30etan, Lobiano Jauregian (Beldur Barik festan).
- BILBO: azaroak 23, 19:00etan, Zorrotzako Frontoian.
Kontzertu berezi batzuetan elkartuko gara azaroan Puro Luego Taldearekin batera. ‘Indarkeria kontsumitzen dugu?’ azterlana abiapuntutzat hartuta, eta hausnarketa prozesu baten ondoren, sortu dituzten abestiak aurkeztuko dizkigute kontzertuetan. Horregatik, SETEM eta ZarenSare saretik indarkeria matxistaren eta kontsumoaren arteko harremanaz abestuko duten kontzertuetara joatera animatzen zaitugu.
Kanta horiek sortze prozesuan ZarenSareko hainbat elkartek hartu dute parte: Sagarrak eta Mujeres en la Diversidad Basaurin, Ermuko Emakumeen Topalekua eta Bilboko Margotu Elkartea. Plataforma Tirantek dinamizatutako prozesua izan da, eta haien eskutik sormenezko eta hausnarketarako sesioak egin ziren. Horren ondorioa: Puro Luego taldearen estilo pink punk aldarrikatzailearekin sortutako hiru abesti.
Osatutako taldeetan ikasi eta ahanzteko prozesuen emaitza abestien letretan isolatzen da. Agertoki desberdinetako emakumeen eta gizartearen zereginak zalantzak jartzen dituzte. Azken finean, parte hartu duten emakumeen bizi esperientzia kontatzen dute, ‘Indarkeria kontsumitzen dugu?’ azterlanak jorratzen dituen eremuetan.
Aldarrikapenak artearen bidez botatzea da egitasmo honen xarma, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuta dago.
ANIMATU!
