Apirilaren 9an Gasteizera joatera animatzen zaitugu SETEMetik ere, “indarkeria matxisten aurka gaudela azaltzeko eta alternatiba sozialak eraikitzeko aukera izango dugulako”. Horregatik gure erakundetik Feministok Prest! ekimenera atxikitu gara, baita apirilaren 9rako hiriburu arabarrean antolatu den manifestazio nazionalera era (hona HEMEN egitaraua).
Gaur egun, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu bortizkeriatzat zer ulertzen dugun birplanteatzea, bere konplexutasun guztiak eta bere foma anitzak ulertzeko markoa sortuz. Bortizkeria matxistak ez dira kolpeak eta hilketak soilik; kontu estrukturala da eta sistema batean oinarritzen da. Emakumeak beldurrean hezitzen gaituzte eta sinistarazi nahi digute gure gorputza ahula dela eta gizonena, berriz, erasokorra. Bortizkeria matxista ez da bakarra, baizik eta gure jendarteak eraikitzen duen egitura sendoa; feminismoak, egoera hori agerian uzteko eta aurre egiteko erantzunkizuna dauka.
Datorren apirilaren 9an erasoei erantzuteko aukera ezinhobea izango dugu hau plazaratzeko kaleak betez, Euskal Herriko aliantza feministak erakutsiz eta altu eta ozen eraso bakoitzaren aurrean egongo garela esanez: 11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe.