Apirilak 26, asteazkena arratsaldeko 18:30etan Donostiako Teila Fabrikara (Egia) joatera animatzen zaitugu. Izan ere, Saretuz, Teila Fabrika eta SETEMen artean “Jan ta jabe: gure elikadura eraldabide” solasaldi berezia antolatu dugu elikadura burujabetza inguruan. Bertan, egunerokoan presente dugun elikadura, nahi dugun mundua eraldatzeko bidea dela tinko uste duten hiru ekimen oso interesgarri eta inspiratzaile gertutik ezagutuko ditugu.
Gonbidatuak Biela y Tierra, Uliako lore baratzak eta Egiako azoka txikia izango dira. Bakoitzak bere proiektua azaldu ondoren solasaldi bat egongo da.
Solasaldia euskeraz izango da, nahiz eta hizlari batzuk gazteleraz egin, momentuko itzulpena eskainiko da. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
Topaketa hau, Egian martxan jarri nahi den elikadura burujabetza ardatz duen prozesu partehartzaile baten barruan dago. Ibilbide honekin jarraitzeko, maiatzaren 11n Doka antzokian “Y si mueren los tritones” antzerki foroa antolatuko dugu El Mar del norte konpaniarekin. Helburua, elikadura burujabetza inguruan hausnarketa eta alternatiba ezberdinak lantzea da. Animatu eta parte hartu prozesu berritzaile honetan!
Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakegula uste dugulako espero zaitugu.