M8 honetan kontsumismoari aurre egiteko 10 arrazoi eta burutzeko 10 modu

03/Martxoa/2021 | Albisteak

Kontsumitzea ekintza politiko bat da, hala nola gure tresnarik boteretsuenetako bat, gertakarien bidetik, zein gizarte motatan bizi nahi dugun adierazteko.

Sistema kapitalistak, pertsonen esplotazioaren eta ingurumen-baliabideen kontura etekinik handiena lortzen duenak, sistema patriarkalean aliatu bat aurkitzen du bere egituraren barruan genero-desberdinkeriak justifikatzeko eta legitimatzeko. Sistema honek emakumeentzako eta gizonentzako kontsumo-premia desberdinak sortzen ditu, genero-estereotipoak eta lanaren sexu-banaketa oinarritzen direnak. Indarkeria matxistak kontsumitzen ditugu unero, konturatu gabe, naturalizatuta daukagulako eta ikusezin bihurtu zaigulako.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ezin dugu onartu indarkeria guzti horrek gu inpregnatzea. Horregatik, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraikitzeari eta KONTSUMITZEARI PLANTO egitea proposatzen dugu.

Gure kontsumoaren bidez, jokoaren arauak aldatzeko ahalmena izugarrizkoa dugu. Enpresa handiek hainbat joko araudi horietan oinarrituta, langileen esplotazioari esker aberastu egiten dira, gure kontsumo ohiturak moldatuz. Azken urteotan, martxoaren 8ak eginiko aldarrikapenak ikusarazi dituzte, sistema kapitalistak nola aregotzen dituen esplotazio eta egoera injustuak.

Beraz, hainbat arrazoirengatik proposatzen dizuegu KONTSUMISMOARI PLANTO egitea, eta dekalogo honen bidez 10 modu aurkituko dituzu. Jarraian, 10 arrazoi aurkezten dizkizuegu:

  1. Merkatuek onura finantzarioaren mende jartzen dituztelako herritarren bizitzak eta naturaren zaintza. Izan ere, enpresa pribatuak eta bankuak milioika emakumeren lanaren eta naturaren espolio sistematikoaren kontura baliatzen dira geroz eta etekin gehiago lortzeko. Gutxi batzuk aberastuz eta beste batzuk txirotuz.
  2. Saltzen diguten garapena Hegoaldeko Emakumeen esplotazioan eta kolonialismoan oinarritzen delako. Hego Globaleko komunitate eta herrietako baliabide lokalen estraktibismoan eta espolioan oinarritutako produktuak saltzen dizkigutelako. Eta mundu osoko emakumeen esplotazio- eta esklabotza-baldintzak salatzen ditugulako.
  3. Indarkeri matxista egunero kontsumitzen dugulako. Kapitalismoak eta patriarkatuak mendekotasun- eta zapalkuntza-sistema bera partekatzen dutelako emakumeekiko (zaintza lanez arduratzen direnak) eta lurralde-gorputzekiko (haien mende gaude), berrelikatuz eta indarkeria-forma berriak sortuz.
  4. Kontsumo-grebak aukera ematen digulako mundu osoko kideek jasaten duten zapalkuntza aldarrikatzeko eta onartzen ez ditugun ekoizpen- eta banaketa-praktikak salatzeko.
  5. Kontsumo-grebak kontsumitzaile gisa egiten dugun hautuaz jabetzeko aukera ematen digulako, kontsumitzaile feminista gisa ahalduntzeaz gain, kapitalismoari eta patriarkatuari eraso egiten diegulako.
  6. Kontsumoko grebaren bidez, ongizate kolektiborako edo bizitza onerako ekarpen inmaterialak azpimarratzearen garrantzia aldarrikatzen dugulako, pertsonak kontsumitzaile soiltzat ez ezik herritar gisa ere hartuz.
  7. Gure kontsumoaren bidez, jardunbide bidezkoak eta jasangarriak babestu eta indartu ditzakegu; enpresei presio egin diezaiekegu, kontsumitzen ditugun produktuek eta zerbitzuek mundu osoko pertsonei eta ingurumenari kalte egiten ez dietela ziurtatzeko, eta gobernuei ere bai, enpresei pertsonengan eta planetan dituzten eraginengatik erantzukizuna egozteko legeak sortzeko.
  8. Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraiki nahi ditugulako, gure eskubideak, gure bizitzak, gure erabakiak eta etorkizuna izatea ahalbidetuko diguten baliabide naturalak errespetatuko dituztenak.
  9. Bizitza erdigunean jarri nahi dugulako, Kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailearen alde egiten dugu, bai eta ekonomia sozial eta solidario feministaren alde ere, zeinak lehentasuna ematen baitio kolektiboaren eta naturaren ongizateari, giza eskubideak eta natura aintzat hartuta.
  10. Ekitatez, justiziaz eta ingurumen-erantzukizunez ekoitzitako eta banatutako oinarrizko kontsumorako eskubidea eskatzen dugulako, planeta mugatu batean. Izan ere, ekoizpen eta kontsumo kritiko arduratsu eta eraldatzaile feminista eskatzen dugu.

Baina ez gara arrazoietan geldituko! Izan ere, eskura jarri dugu kontsumo greba egiteko hamaika modu biltzen duen eskuorri hau, martxoak 8 honetan eta beti!