Black Friday ere indarkeria matxista da: A25 emakume langileenganako indarkeriaren aurka

24/Azaroa/2022 | Albisteak, Arropa Garbia, Indarkeria kontsumitzen dugu

Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunean, Black Fridayk bultzatutako kontsumismo desaforatuaren apologiaz gure hirietako kaleak beteko dituzte. Gabonen aurretik txikizkako merkataritzan salmentak handitzeko marketin-kanpaina gisa hasi zena, muga guztiak gainditu eta mota guztietako saltoki eta sektoreetara iristea lortu duen fenomeno bihurtu da.

Bonbardaketa etengabe bat jasotzen dugu, kontsumitu dezagun. Edozer eta edonola. Zeren eta noren kontura? Alde batetik, multinazionalek kostuak minimizatzen dituzte ekoizpena legediak langileak gutxiago babesten dituen herrialdeetara eramanez. Haien langileak, gehienak emakumeak, duinak ez diren baldintzetan egiten dute lan, gehiegizko lanaldiekin eta soldata ziztrinen truke.

Bestetik, emakumeentzat eta gizonentzat kontsumo premia ezberdinduak sortzen dituzte, genero-estereotipoetan eta lanaren banaketa sexualean oinarritzen direnak. “Marketin-kanpainek” indarkeria matxistak sortzen eta justifikatzen dituzte, genero balio eta estereotipoak zabalduta.

Sekulako eskaintzak Ostegun beltzean. Zeren edo noren kontura?

#IndarkeriaKontsumitzenDugu eta horregatik produkzio eta kontsumo eredu kapitalista eta heteropatriarkala eraldatu behar dugu. Hasteko, Ostiral Beltzaren “Izugarrizko deskontuak. Izutzeko lanaldiak” baztertu ditzakegu.

A25an deitutako manifestazioak

Eta kalera ateratzen jarraitzera animatzen zaituztegu, mugimendu feministak deitutako manifestazioekin bat egitera. Han salatuko dugu emakumeak ez garela xahutzearen gizarterako ekoizpen-makinak. Emakumeak ez gara kontsumo-gizartearen objektu.

Black Friday Shein markan

SETEMek kaleko ekintzetan parte hartuko du eredu kapitalistaren “Izugarrizko deskontuak. Izutzeko lanaldiak” eta indarkeria matxistekin duten harremana salatzeko. Txinako SHEIN arropa-markaren kasuan Arropa Garbia kanpainatik agerian utzi dugun bezala. Gasteizen manifestazioan bertan egingo dugu ekintza, eta Donostian larunbatean, hilaren 26an, saltoki handi batzuetan Saretuz sarearekin batera.