Arraunean jarraitu nahi dugu! Laguntzen gaituzu?

03/Apirila/2014 | Noticia

Hong Kongo tximeleta baten hego astindurak, New Yorken ekaitza sor dezake.

Hasieran, zeure laguntza bihotzez eskertzea du helburu. Ekaitzak sortarazten dituen geure hegakada horien indarra zuri esker lortzen baitugu. Batzuetan nahi baino astiroago, besteetan imagina genezakeen baino askoz indartsuago.

 [Klicka ezazu BIDEOA IKUSTEKO]

Jakin badakigu SETEMen parte hartzeak harro sentiarazten dizula. Bideo hau ikusi ostean irribarre egin duzula eta ondo sentitu zarela, itsasontzi honetan zu ere bazoaz eta.

Orain, gure mezua zabaltzeko zeure laguntza beharrezkoa dugu, jendeak Setem Hego Haizea ezagutu dezan.

Zurea ere baden itsasontzi honen abiadura geldiezina da: uharteak, pentsamoldeak eta bizimoduak eraldatuz aurrera goaz. Hala ere zu behar zaitugu orain, zeure familia, adiskide eta lagunekin mezu hau elkarbana dezazun. Azalduiezu nortzuk garen, zer egiten dugun eta zeintzuk diren geure helburuak. Zure laguntzaren bidez soilik lor dezakegulako geure helburu horiek egia bihurtzera hurbiltzen gaituen independentzia ekonomikoa, geure itsasontzi barrura igoko den persona bakoitzari esker.