2018 urteko jardueren txostena eta kontuak, onartuta

26/Ekaina/2019 | Albisteak

Aurreko ekainaren 17an argi berdea eman zion gure urteko Batzar Nagusiak 2018an gauzatu genuen jarduera laburbiltzen duten bi dokumentuei: jardueren txostena eta kontu ikuskatuak. Bi dokumentu horiek kontsultatzeko eskura daude.

Maila lokalean nahiz globalean eraldatzen jarraitu genuen 2018an, gure sareekin elkarlanean eta ahalik eta modu koherenteen bidez. Azpimarratzekoa izan zen kontsumoan dauden indarkeria matxistak egin genuen salatzeko lana, sormen artistikoak erabiliz eta Fabricando Mujeres dokumentala plazaratuz. Urte horretan Balio Faktoria gure formazio egitasmoa abian jarri genuen, eta kontsumo kontziente, kritiko eta eraldatzailea sustatu genuen ikuspuntu desberdinetatik.

Horrez gain, euskal lankidetzaren 30. urteurrena ospatu genuen iaz Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin batera, eta hainbat Latinoamerikako erakunderekin batera lankidetzako egitasmoak gauzatu genituen.

Oso antzekoa izaten ari da 2019, etengabe ari gara eraldaketaren alde. Babestu nahi gaituzu?

– Kontsultatu HEMEN gure 2018ko jardueren txostena

– Kontsultatu HEMEN gure 2018ko kontu ikuskatuak