Versacek sandblasting teknika baztertuko duela iragartzen du

09/Abuztua/2011 | Noticia

Arropa Garbia Kanpainaren lana dela eta, Versace marka italiarrak berak ere sandblasting teknika galaraziko duela iragarri du.

Beraz, bederatzi hilabete pasa eta milaka mail jaso ondoren, Versace markak, Benetton, Burberry, C&A, Levi-Strauss, Mango, Pepe Jeans edo Gucci markekin bat egin du.

Baina, oraindik marka gehiegik sandblasting erabiltzen jarraitzen du. Klikatu hemen teknika honen kontra presioa egiteko.

Praka bakero gastatuak janzteko moda hildakoak eragiten ari da Turkia, Bangladesh, Txina, India eta beste herrialde batzuetan, bertan ekoizten baita janzten dugun arropa gehiena.

“Gastatu” itxura sandblasting teknika arriskutsuaren bidez lortzen da. Teknika hori ehun bakeroan hareazko zorrotada bat aplikatzean datza. Oso metodo merkea da marka handientzat, baina ez dute beste kostu bat kontuan hartzen: munduaren bestaldean bakeroak egiten dituzten pertsonen osasuna, alegia.

Gehiago jakin nahi duzu? www.nosandblasting.org webgunera sartu