Apirilaren 24an 3 urte beteko dira Bangladesheko Rana Plaza eraikinaren ezbeharra gertatu zenetik. Jantzigintzaren industrian izan den hondamendirik handienean, Rana Plaza eraikina erori egin zen, eta bertako lantegietan lan egiten zutenen artean 1.138 hildako eta 2.000tik gora zauritu izan ziren.
Nazioarteko Arropa Garbia Kanpainak (SETEMek koordinatuta estatu mailan) eta Emakumeen Mundu Martxak jantzigintzaren nazioarteko sektoreko langileen egoera salatzeko dei bat egin nahi dugu: 14 orduko lanegunak dituzte, miseriazko soldatak kobratzen dituzte, lantegietan segurtasun-baldintza minimoak falta dira, etab., eta aldi berean, arropa-enpresa multinazionalak munduko milioika emakumeren lanarekin aberasten dira.
Rana Plazako hondamendia gogoratzeko, eta emakumeen borroka gero eta beharrezkoagoa delako, apirilaren 23an, larunbata, Bilbon eta Donostian egongo garen salaketa-ekintza publiko batean parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekarri zuen arropa erabilia edo behar ez duzuena. Salaketa-mezuak idazteko erabiliko dugu eta esekitoki inprobisatu batean altu-altu eskegiko dugu.
- Bilbo: apirilak 23, larunbata, 12etan, Moyua Plazan (H&M aurrean)
- Donostia: apirilak 23, larunbata, 12etan, Avenidan (H&M aurrean)
Zain izango gaituzue!!!
