Gure barneko jarrerak erregulatzeko eta antolakunde-kultura aldatzeko egiten ari garen prozesuan baliogarria izango zaigun argitalpen berri bat aurkeztu nahi dizuegu. Izenez Jarduera protokoloa indarkeria matxistak prebenitzeko, identifikatzeko eta haien aurka esku hartzeko. Gatazkak erregulatzen eta taldearen bizitza zaintzen ikastea talde-lan ez-heteropatriarkal baterako da, eta plan estrategikoaren eta genero-ekitatearen aldeko planaren barruan kokatzen da.
Dokumentu hau gida bat da, gu taldearen bizitzaren zaintzan orientatzekoa eta, aldi berean, eraiki nahi dugun antolakunde-eredu eraldatzaileari eragitekoa, berrekoizten ditugun logika hteropatriarkalak eraikiz. Hala, gure ideologian eta ekintza politikoan ere badu eragina, gure proposamenak sendo eta koherenteak izan daitezen, sistema heteropatriarkal eta kapitalistaren aurkako borrokan.
Zenbait gogoeta-prozesu izan ondoren, dokumentu honetan indarkeria matxistak kontzeptualizatu ditugu, gatazkaz hartzen dugun ikuspegia garatu eta, azkenik, talde-lan ez-heteropatriarkala deritzoguna definitu dugu. Talde-zaintzak erregulatzeko gida bat sortzeko oinarritzat hartuko dugu dokumentua.
– Klikatu HEMEN protokoloa irekitzeko