Balio Faktoria: Ba al dakigu zer dagoen jaten dugunaren atzean?

14/Maiatza/2024 | Albisteak, Balio Faktoria, Bidezko Merkataritza

Ezagutu gure janariaren atzean dauden istorioak eta ezagutu elikatzeko modu berri eta hobeak. Maiatzean, basa-landare jangarrien tailer bat Blanca del Novalekin, Salcedoko Tierra Papel Tijera proiektu agroekologikora bisita, eta sasoiko sukaldaritzari buruzko showcooking tailer bat Marta Franciscorekin.

Maiatzeko bigarren larunbatean Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzen da, eta hilabete honetan SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriak «Agroekologia eta elikadura. Jaten dugunaren atzeko istorioak» programa eskainiko du, gaiarekin lotutako hiru jarduerarekin.

Maiatzeko programaren eta izen-emateen ingurko informazio guztia eskuragarri dago jada esteka honetan.

Basa-landareen sukaldaritza hizkuntza

Blanca del Noval, gastronomia jasangarrian aditua.

Maiatzaren 17an, ostiralean, 17:00etatik 19:30era, Blanca del Noval ikertzaile, Basque Culinary Centerreko irakasle ohi eta gastronomia jasangarrian zein lurralde garapenean adituak basa-landare jangarriei buruzko tailerra eskainiko du, Olarizuko Lorategi Botanikoan barrena.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da formulario honen bidez izena ematea.

Tierra Papel Tijera ekimenera bisita

Hurrengo jarduera maiatzaren 25ean, larunbatean, izango da, Salcedo herrian (Lantaron, Araba). Izan ere, Tierra Papel Tijera proiektu agroekologiko familiarra bisitatzeko aukera izango dugu, egitasmoa martxan jarri zuen taldearen eskutik. Gainera, Gainera, Isa Álvarez Vispo hezitzaile eta agroekologoak elikadura burujabetzaren aldeko nekazarien borroken testuinguru globalagoari buruz hitz egingo du.

Maiatzaren 25ean, Tierra Papel Tijera proiektua bisitatuko dugu Salcedon (Araba).

Autobusa 09:30ean abiatuko da Gasteiztik, eta 14:30ak aldera itzuliko da. Parte hartzeko beharrezkoa izango da formulario honen bidez izena ematea.

Showcooking: Eraldaketa lapikoan

Marta Francisco, elikadura kontzientearen defendatzailea.

Azkenik, hileko azken bi egunetan, 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen elikaduran hezitzaile Marta Franciscok sasoiko sukaldaritza tailerra emango du, showcooking formatuan eta gure baratzeetako produktuak Palestina, Sri Lanka edo Ekuadorko beste produktu batzuekin uztartuz.

Horrez gain, ZENTZUZ Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren sareko kideek erabiliko ditugun osagaien jatorriaz hitz egingo digute.

Parte hartu nahi duzu? Tailerra maiatzaren 30ean eta 31n egingo da, bi saio independentetan: ostegunean 18:30etik 20:30era, eta ostiralean 17:30etik 19:30era. Bi egun horietako edozein aukeratu dezakezu, eta formulario honen bidez eman dezakezu izena.