SETEMek “Txanogorritxu BTG” antzerki kritikora gonbidatzen zaitu

27/Iraila/2011 | Noticia

Zer kontatzen du istorioak? “BTG (BioTransGenial) emakumearen bila”, Milagros Otsoak zuzenduriko telebista lehiaketa hirira heldu da. Lehiaketa honen xedea edozein emakume arrunt, emakume BTG (BioTransGenial) batean bihurtzea da. Lehiaketan parte hartzen duen bolondresak froga guztiak gainditu beharko ditu. Froga hauek kontsumoaren gaia, emakumearen itxura eta emakumeak gizartean duen rolarekin dute zerikusia.

Ikusleagoaren artean Txanogorritxu dago, lehiaketa honetan gure bolondresa.  Txanogorritxuren pertsonaia, inozentzia eta xumetasunaren islada moduan agertzen da. Txanogorritxuk froga danak pasa beharko ditu Emakume BTG bat izateko. Aitzitik, BTG-a ordez, munstru bat bilakatuko da.

Antzezlan honen helburua emakumea eta kontsumoaren arteko loturetan murgiltzea da eta hori lortzeko ironia eta barrea aukeratzen ditu bide bezala.

Nola? Era kritiko, ironiko eta dibertigarrian

Non? Datorren ostiralean, irailaren 30ean, 20:00 tan. Sarrerak dohainik