Sentsibilizazio kanpaina berriak Euskadiko hiri eta herri nagusiak bisitatuko ditu. Erakusketaren bidez, eguneroko arropa eta elikagaien kontsumoari begirada egingo diogu, gure ohiturak kolokan jarriko dituena; halaber, gure bankuaren hautua. “Matrix” pilulak, “kamiseta inozoak”, mezu ezkutuzko kartelak edo erosketa portal faltsua dira kanpainaren ezustekoetariko batzuk.
SETEM Hego Haizea euskal GGKEak, gaur goizean Gasteizen, bere “estonoesloqueparece.org” kanpaina aurkeztu du, arropa, elikagai eta finantzen aukeraketa arduratsua bultzatzeko asmoz. Zer dago egunero jarduten ditugun honako aktibitateen atzean: kamiseta bat erostea, erosketa-gurdia betetzea edota bankua aukeratzea? Hauxe da SETEM kanpaina honen bidez, erantzuten saiatuko den galdera. Kanpaina honek, Euskadiko hiri eta herri nagusietatik bidaiatuko du bihartik, urtarrilak 20, hurrengo otsailaren 7ra arte.
Neguko merkealdian bete-betean sartuta, SETEM plazara ateratzen da kontsumoaren ondorioei buruz gogoeta egiteko, batzutan lehen bistadizoan iruditu baino konplexuagoa izanik. Salaketa ekimena egitea ere gauzatuko da eta, batez ere, oraingo sistemari alternatibak bilatuko zaizkio, bestelako finantza, ekoizpen eta kontsumo eredua posible da eta.
GGKE honen Arropa Garbia Kanpainaren ildotik, gure etiketaren atzen zer dagoen agerrarazi nahi dute, jantzi merkeen ordainetan zeintzuk diren ondorioak. Modaren multinazional handiek ekoizten dituzten arropak, gehienetan herri txirotutako emakumeek egiten dituzte, haien lan-baldintzak maiz esklabotzatik gertuegi daudelarik. Guk, kontsumitzaile bezala, baduzu zereginik.
SETEM Hego Haizeares “estonoesloqueparece.org” kanpainan, supermerkatuan erosteak ere badu lekurik, merkataritza sistema bidegabea sartzen baikaitu, oharkabean: munduan 925 milioi pertsona gosez daude, historian zehar elikagai gehien ekoizten den aroa gurea den bitartean. Elikadura arloko transnazionalek munduko merkatuaren %70 gobernatzen dute, mundu osoko pertsona ekoizleak estutzearen bidez lortuz, Afrikatik hasita, Hegoameriketatik pasatuz eta hemen, Euskadin bertan ere, gauzatuz. Familia eta komunitate ekoizleen irabaziak gero eta urriagoak dira, eta nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenak txirotu egiten dira; aitzitik, supermerkatuetako apaletako produktuen prezioak gora eta gora doaz. Bidegabeko kontsumo honen aurrean badaude alternatibak: elikagai fresko eta naturalak, bertokoak eta bidezko merkataritzakoak.
Kanpainaren hirugarren ardatza, finantza etikoak dira. Salaketa da agerian jartzeko estrategia, ohiko bankuetako bezeroak eta akzionistak baikara, oharkabean, beraien etikoki zalantzako inbertsioetan laguntzen dugunok, besteak beste, debekatutako armen fabrikazioan (pertsonen aurkako minak, multzo-lehergailuak, arma nuklearrak), ingurumena suntsitzen ahalbidetzen edo esplotazio era anitzak baimentzen dutenak. Hala ere alternatiba bila mugitzeko animatzen du. Jarduera ekonomikoa neutrala ez dela jakinik, SETEMek gogorarazten digu, gure aurrezkiek pertsona askoren egoera hobetzen lagun dezaketela, banka etikoak ematen dituen baliabideak aukeratuz gero, ekonomia errealean oinarrituta.
Matrix Pilulak, erosketa portal faltsua eta mezu ezkutuzko kartelak
Kanpainaren helburua agerikoa den egoeratik haratago ikustea da. Horregatik, beste begi berri batzuen bitartean begiratzera gonbidatzen duten materialak erabiltzen dira. Mezu ezkutuzko kartelak, “kamiseta inozoak”, eranskailuak edo Facebook-eko mezu deigarriak daude, “estonoesloqueparece.org” kanpainak darabilen baliabideen artean.
Erosketa portal faltsua ere izango da, baita Euskadiko hiri eta herri nagusiak bisitatuko duen karpa ibiltaria ere. Kanpaina, bihar jarriko da martxan, urtarrilak 20, Gasteizen. Hurrengo urtarrilaren 25era arte, Laudio, Agurain eta Amurriotik pasako da. Gero, Bizkaian sartuko da Durango, Bilbo, Getxo, Barakaldo eta Basaurin aurkituko dugu (urtarrilaren 26tik otsailaren 1era). Gipuzkoan izango du amaiera, Tolosa, Donostia, Irun eta Arrasatetik pasako delarik (otsailaren 2tik 7ra).
Gure webgunea bisitatu: www.estonoesloqueparece.org
Kanpainaren egutegia kontsultatu hemen eta noiz bisitatuko dugun zure herria jakin!