bihotz baten ilustrazioa

SETEM Hego Haizeak Auditoria Sozialaren ebaluazioa gainditu du

24/Abendua/2024 | Albisteak

Ospatzeko garaia da! Duela gutxi SETEM Hego Haizeak REAS Euskadik, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren sareak, egindako Auditoria Soziala gainditu duela egiaztatzen duen zigilua jaso dugu. Auditoria hau gure enpresa-praktiken erradiografia bat erakusten duen analisi batean datza, bai hobekuntza-ekintzak aplikatu ahal izateko, bai munduari bere horretan erakusteko.

Azterketa horrek erakundeen gizarte- eta ingurumen-inpaktuei begiratzen die, eta horretarako hainbat bloke ditu, hala nola ekitatea, lankidetza eta ingurunearekiko konpromisoa, iraunkortasun ekologikoa, lan duina eta aberastasunaren banaketa justua. Tresna horrek, gainera, gure jardunbideetan hobetu beharreko alderdiei erreparatzeko aukera ematen digu erakundeoi.

Jarraian, gure auditoriaren emaitzetatik ateratako infografia kontsulta dezakezu. Gure kasuan, uda honetan onartutako plan estrategiko berrian adierazi bezala, arreta berezia jarriko dugu gure jardueraren ingurumen-inpaktua murrizteko neurri berriak hartzeko.

Setem Hego Haizearen auditoria sozialaren infografia