Irekita dago “Garapenerako Lankidetzarako Estrategiak” kurtsoaren izena emateko epea!

30/Abuztua/2011 | Noticia

Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa eskaintzen dizugu.

Garapenerako lankidetza estrategiak eta proiektuak garatzeko oinarrizko jarduera eta analisirako irizpide eta tresna teorikoak eta praktikoak izango dira, datorren udazkenean hasi den kurtso honetan. Beti ere, ikuspuntu kritikotik.

Esparru akademikoan nahiz mugimendu sozialen arloan estatu-mailan eta nazioartean ezagunak diren irakasleekin.

Interesatuta zaude? Bada, hemen ezagutuko duzu egitaraua eta izena emateko bidea.