Elkarrizketa irekia: Feminismoak eta ekologismoak: ezinbesteko aliantza

10/Urria/2018 | Noticia

Datorren urriaren 18an SETEMen Balio Faktoriaren urriko lehenengo jarduerara joatera animatzen zaitugu. Sarrera libreko “Feminismoak eta ekologismoak: ezinbesteko aliantza” elkarrizketan, gurekin izango ditugu Ivonne Yanez –biologoa eta ekologista, 30 urtetik hona Ekuadorren naturaren defentsan diharduena, Acción Ecológica antolakundean– eta Leire Urkidi –Ingurumen Zientzietan doktorea, Latinoamerikan meatzaritzan eta ekologian, besteak beste, aritua–.

Ekitaldi hori urriaren 18an izango da –osteguna– 19:00etan, Montehermoso jauregiko Ortuño aretoan (Vitoria-Gasteiz). Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

– Ikusi Balio Faktoriaren programazio osoa HEMEN