Datorren hilaren 16an gure Gasteizko egoitzan 2017ko Asanblada Orokorra burutuko dugu, arratsaldeko 17etan lehenengo deialdian eta 17:30etan bigarrenean. Zure parte-hartzea oso baliogarria da, erakundea eraikitzen dugun pertsona guztiok partaideak izan behar gara eta uste dugu zenbat eta jende kopuru zabalagoak erabakitzen dugun heinean, orduan eta erabaki hobeak eta gardenagoak aterako ditugula. 2016 urtean egindako bideari begiratzea, Zuzendaritza Batzordea berritzea edo antolakundeko funtzionamenduaren kontuak izango diren jorratuko ditugun gai batzuk.
ESTEKA HONETAN duzu informazio guztia eta, etorri ezingo bazara, zure boza beste pertsonengan uzteko dokumentua ere.