‘Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begirada batzuk. Tokian tokiko praktika eraldatzaileak eraikitzen’ topaketa

10/Ekaina/2016 | Noticia

Datorren ekainaren 18an Ekonomia solidario eta kontsumoari buruzko beste begiradak. Tokian tokiko praktika eraldatzaileak eraikitzen topaketara etortzera animatu nahi zaitugu. Horri esker mundu bidezkoago eta jasangarriago posible egiten duten hainbat tokiko ekimen gertutik ezagutuko ditugu.

Gasteizko Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean izango da. Izen-ematea doakoa eta irekia izango da, baina beharrezkoa da izena ematea ESTEKA HONETAN. Zalantzaren bat izanez gero, formacion.euskadi@setem.org helbidera idatzi edo 945120746 zenbakira deitu ahal duzu.

Topaketa ‘Konstumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea‘ online ikastaroaren bukaera da, eta ondoko partehartzaileak izango ditu: Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba, Sinplástico kooperatiba, Haria Slow Fashion eta Molinillan (Lantarón, Araba) garatzen ari den ekoizpen ekologikozko esperientzia bat. Jardunaldia Equipare koop. elk. txikiak dinamizatuko du. HEMEN daukazu jardunaldiaren egitarau osoa.

Horrez gain, atsedenaldirako antolatuko den bazkarira batu zaitezke, inskripzioen formularioan esanez, hala nahi baduzu. Ezin duzu galdu!

– Izena emateko sartu HEMEN.

– Topaketaren egitarau osoa HEMEN.