Bidezko Merkataritza eta elikadura-burujabetza: gizabanakook gure kontsumoaren bidez mundua eraldatzeko boterea dugu
Gure eguneroko erosketa-erabakiek zuzenean konektatzen gaituzte kontsumitzen ari garena ekoitzi duten pertsonekin. Bidezko merkataritzako produktuak eta modu ekologikoan ekoitzitako gertutasuneko elikagaiak hautatuz, aukerak sortzen dituzten eta garapen jasangarria duten istorio positiboen alde jotzen dugu.
Gure kontsumo- eta ekoizpen-ohiturek gizartea alda dezakete. Ideia horretan oinarrituz, irizpide etiko, sozial eta kulturalak eta ingurumenarekin lotutakoak kontuan hartzen dituzten kontsumo- eta ekoizpen-eredu zuzen eta erantzuleen alde egiten dugu apustu.

ZER DA BIDEZKO MERKATARITZA?
Bidezko merkataritzaren mugimendua elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako merkataritza-ituna da, nazioarteko merkataritzan ekitate handiagoa bilatzen duena. Garapen jasangarriari laguntzen dio merkataritza-baldintza hobeak eskainiz eta ekoizle eta langile marjinatuen eskubideak bermatuz, bereziki, herrialde txiroetan.
Bidezko Merkataritza justizia eskatzeko sortu zen. Beraz, ez da sortu Hegoaldeko lurralde batzuetan dituzten txirotasun- eta miseria-arazoak konpontzeko laguntzak eskatzeko. Herrialde aberatsenek txiroenei aplikatzen dizkieten merkataritza-ohitura protekzionisten aurrean, beste arau eta helburu batzuk dituen merkataritza-aukera bat proposatzen dugu. Aldaketen aurrean alde guztientzat bidezkoa den merkataritza bat bilatzen dugu. Ezagutu Bidezko Merkataritzaren hamar irizpideak:

Bidezko Merkataritzaren hamar irizpideak
Ezagutu 3 minututan Bidezko Merkataritza zer den eta zergatik behar dugun
Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundek eginiko bideoa
ELIKADURA BURUJABETZA
SETEMek Elikadura Burujabetzaren kontzeptuarekin lotutako Bidezko Merkataritza proposatzen du. Gure ustez, tokiko ekoizpen iraunkorrari esker, herriek beren nekazaritza- eta abeltzaintza-politikak definitzeko eskubidea dute, baita elikagaien eta lurraren arloetakoak ere. Horrela lortzen da haientzat ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak izatea.
Horrek, gainera, elikatzeko eskubidea eta elikagaiak ekoizteko eskubidea barne hartzen ditu; beren burua eta beren gizarteak mantentzeko gaitasuna izatea, alegia.
Halaber, kontsumitzaileek kontsumitzen duten elikagaiaren ezaugarriak (hau da, nola, noiz eta non ekoitzi den) ezagutzeko erantzukizuna kontuan hartzen du.
Horregatik, gure ustez, Bidezko Merkataritzaren irizpideak eta Tokiko Ekoizpen Iraunkorrarekin lotutakoak bateragarriak dira. Hori posible izateko, ezinbestekoa da iraunkortasunez eta bidezkoak eta berdintasunezkoak diren ekoizpen- eta merkataritza-harremanen bidez lortzen diren tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa lehenestea.

Nola bultzatzen dugu Euskadin Bidezko Merkataritza eta elikadura-burujabetza?
- Bidezko merkataritza eta elikadura-subiranotasuna sustatzeko prestakuntzak eta jarduerak bultzatzen ditugu, bereziki, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean.
- Tokiko erakundeei eragiten diegu politika koherenteak izan ditzaten bidezko merkataritzaren balioekin.
- Nazioarteko lankidetza-proiektuak garatzen ditugu nekazaritza ekologikoaren eta bidezko merkataritzaren inguruan.
- Bidezko merkataritzako informaziogune eta saltoki bat dugu Vitoria-Gasteizen.
Parte hartu nahi duzu? Hainbat bide duzu eskura!
- Egin bat gure boluntariotzarekin.
- Parte hartu Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren jardueretan. Maiatzaren bigarren larunbatean ospatzen da.
- Egin bat zure inguruko kontsumo-taldeekin eta kontsumitu tokiko eta sasoiko elikagaiak.
- Hurreratu bidezko merkataritzaren saltokietara eta ezagutu beren produktuak.
- Lagundu iezaguzu ekarpen ekonomikoarekin.
Lotutako edukiak:
- Tailerrak Dulantzin: Egin al daiteke ekonomia soziala eta zirkularra gozogintzatik?Ekonomia soziala edo ekonomia zirkularra bezalako kontzeptuak askotan positibotzat hartzen dira, baina agian ez dakigu gure jarduerarekin zerikusia duten edo praktikan jar ditzakegun. Horiek lurreratzeko, ordea, ekimen ugari jarri dira abian, eta ekimen horiek erakusten dute nola sor daitezkeen inpaktu… Read more: Tailerrak Dulantzin: Egin al daiteke ekonomia soziala eta zirkularra gozogintzatik?
- Arabako Lautadan elikadura jasangarriaren alde egiten duten 60 ekimen mapa bateanBa al zenekien Arabako Lautadan mapa bat dagoela, elikaduraren kontsumo arduratsua egin ahal izateko? Bertan, kuadrillan elikaduraren arloan kontsumo arduratsuaren alde egiten duten ekimenak daude bilduta: saltokiak, tabernak, jatetxeak, nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena, etab.
- Genero ikuspegia Bidezko Merkataritzan: «Ahaldunduak. Betaurreko moreak gure erakundeetan»Joan den ostiralean, urriaren 4an, gure kide Ainhoa Bilbao Arkotxak SETEM Hego Haizearen izenean parte hartu zuen Bidezko Merkataritzaren eta Finantza Etikoen Nazioarteko Jardunaldien lehen edizioan, Itziar Marquinez (Medicusmundi Araba) eta María Ferrerrekin (Kidenda eta Bizkaiko Bidezko Merkataritza Sarea) batera.… Read more: Genero ikuspegia Bidezko Merkataritzan: «Ahaldunduak. Betaurreko moreak gure erakundeetan»
- Penca de Sábila eta Maquita Fundazioak Araba bisitatu dute agroekologiari buruzko ezagutzak partekatzekoEkainaren 17tik 21era, Araba bisitatu zuten Claudia Montoyak (Corporación Penca de Sábila – Kolonbia) eta Celso Averosek (Fundación Maquita – Ekuador), SETEM Hego Haizea eta Sustraiak Habitat Design kooperatibarekin batera osatzen duten Agroekologiari buruzko Ikaskuntza Komunitatearen testuinguruan. 2022tik dago martxan,… Read more: Penca de Sábila eta Maquita Fundazioak Araba bisitatu dute agroekologiari buruzko ezagutzak partekatzeko
- Arabako Lautadara iritsiko da Bidezko Merkataritzako Kafearen EgunaBigarren edizioa arrakasta handiz Gasteizen ospatu ondoren, datorren asteartean, maiatzaren 21ean, Arabako Lautadara helduko da Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna. Araia eta Aguraingo bederatzi ostalaritza establezimenduk giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen dituen kalitatezko kafea eskainiko dute. Kafea hartu eta tabernetan aurkitu… Read more: Arabako Lautadara iritsiko da Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna
- Balio Faktoria: Ba al dakigu zer dagoen jaten dugunaren atzean?Ezagutu gure janariaren atzean dauden istorioak eta ezagutu elikatzeko modu berri eta hobeak. Maiatzean, basa-landare jangarrien tailer bat Blanca del Novalekin, Salcedoko Tierra Papel Tijera proiektu agroekologikora bisita, eta sasoiko sukaldaritzari buruzko showcooking tailer bat Marta Franciscorekin. Maiatzeko bigarren larunbatean… Read more: Balio Faktoria: Ba al dakigu zer dagoen jaten dugunaren atzean?