Tokiko lekaleekin sukaldaritzako teknika berriak ezagutzen Agurainen

21/Ekaina/2023 | Bidezko Merkataritza

Zure jatetxean bertako produktuak erabiltzen hasi nahi duzu? Arabako Lautadako produktuak saltzen dituzu eta beste era batera sustatu nahi dituzu? edo saltsa guztietan egotea eta errezeta desberdinak ikastea gustatzen bazaizu, hau da zure lekua!

Datorren ekainaren 28an Tokiko lekaleekin sukaldaritzako teknika berriak showcooking-era gonbidatu nahi zaitugu. Eatyjet proiektu arabarraren eskutik, era alternatiboak aztertuko ditugu elikagai horiek sukaldatze aldera. Aguraingo El Gordo jatetxean izango da, arratsaldeko 18etatik 20ak arte.

Parte hartzea doan izango da, baina beharrezkoa da izena ematea. Izen-emateak irekita daude, bai ostalartizako zein landa eremuko profesionaleei, baita interesatutako pertsonei ere. Bakarrik 945 30 12 00 zenbakira deitu edo acicsa@gmail.com emailera idatzi behar da.

Jarduera hau Lautadako Landa Garapenarako Agentziarekin eta Acicsarekin batera antolatu dugu, Arabako Foru Aldundiaren finantzazioarekin. Azkar, plazak amaitzen ari dira eta!