Datorren ostegunean, maiatzak 15, hirugarren aldiz, Arabako hainbat herritan Bidezko Merkataritzako kafearen eguna ospatuko dugu. Araia, Agurain eta Biasteriko hamahiru ostalaritza-establezimenduk Giza Eskubideak eta ingurumena babesten dituen kalitatezko kafea eskainiko dute, Kolonbiako bidezko merkataritzako kooperatibetatik datorrena.

Gizarte eta ingurumen-onurak ekartzeaz gain, kalitate oso oneko kafe bat probatzeko aukera emango diete egun horretan parte hartuko duten tabernek. Kafea eskatzen duten 18 urtetik gorako pertsona guztiak, gainera, bidezko merkataritzako produktuen saski baten zozketan sartuko dira (kafea, txokolatea, galletak, infusioak…). Horretarako, kafea eskatu ondoren, inkesta bat bete beharko dute, tabernetan luzatuko dieten QR kode baten bidez.

Inkesta betetzeko epea maiatzaren 18ra artekoa izango da (18a barne), eta 19an SETEMetik suertatuko zaion pertsonarekin harremanetan jarriko gara. Ekimen hau SETEM Hego Haizeak eta Arabako Lautadako eta Arabako Errioxako merkataritza-bulego teknikoek antolatu dute, DELAren eta Lautada Bizirik ACICSAren laguntzarekin, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketarekin.
Taberna hauetan bidezko merkataritzako kafea eskatu ahal izango duzu, eta agian saria tokatuko zaizu! Anima zaitez!
Agurain:
- Bar Mendibil
- Cafetería Jai Alai
- Dana Ona Jatetxea
- El Gordo Jatetxea
- Ibaia Garagardotegia
Araia:
- Bene Taberna
- Casería Marutegi
- Cafe Kuttuna
- Umandi Jatetxea
Biasteri:
- Biazteri Bar Restaurante
- Cueva de Lobos
- Gastro Bar Doña Blanca
- Bar Hiruko
Eguneko une bakoitzerako, Bidezko Merkataritza
Aurten Estatuko Bidezko Merkataritzaren Koordinakundearen parte garen erakundeok “Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako” lelopean ospatuko dugu Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna. Izan ere, goizetik gauera kontsumitzaileek elikagai-produktuak, arropa, osagarriak, higiene pertsonaleko artikuluak, etxeko tresneria edo Bidezko Merkataritzako jostailuak aukera ditzakegu. Horiekin, giza eskubideak eta lan-eskubideak errespetatuko direla bermatzen da: baldintza duinak, soldata egokiak, ekoizpen iraunkorreko kostuak estaltzen dituzten prezioak, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasuna eta haurren lan-esplotaziorik eza. Gainera, ingurune naturala errespetatzen du.
Nazio Batuen arabera, 700 milioi pertsonak pobrezian bizitzen jarraitzen dute, eta gosea pasatzen duten pertsonen kopurua duela 15 urtekoa baino handiagoa da. Gainera, larrialdi klimatikoak eta bere ondorio suntsitzaileek aurrera jarraitzen dute, 2024a planetako urterik beroena izan zen. Horren aurrean, Bidezko Merkataritza alternatiba bat da, herritarrei erronka global horien aurkako borrokan egunero egiten duten ekarpena errazten diena.
Animatu egunean parte hartzera, eta nahi baduzu, kanpaina ere susta dezakezu sare sozialetan #ComercioJustoCadaDía traola erabiliz.