Fashion Checker: Modak erakutsi nahi ez dituen josturak

01/Maiatza/2024

Txosten honetan Clean Clothes Campaign (Nazioarteko Arropa Garbia Kanpaina) kanpainak 2021ean egin zuen Fashion Checker azterlana osatu nahi da. Mundu mailako 90 modako marken informazioa bildu ziren aipatutako dokumentuan. Informazio hori aberasteko, oraingoan, honako marka hauek aztertuko ditu txosten berriak: SKFK, Ternua Group eta Tendam taldea. Berariaz hautatu dira tamaina desberdineko ehungintzako enpresak, 2021ean aztertu ez zirenak eta Espainiako Estatuko merkatuan presentzia handia dutenak.

Ehungintzaren sektoreko langileen esplotazioa arazo sistemikoa da, eta herrialde ekoizleetan aurkitzen dugu. Ehungintzaren industrian beste arazo endemiko batzuk daude ere bai, hala nola soldata txiroak, segurtasunik eza eta osasungaiztasuna lantegietan, aparteko ordu gehiegi, askatasun sindikalik eza eta sindikalisten aurkako jazarpena, indarkeria eta sexu-jazarpena. Horrez gain, gardentasun ezak eragozten du markek saltzen dituzten jantziak zein herrialde, eskualde eta lantegitan ekoizten diren jakitea.

Zer urrats egin behar dituzte Ternuak, SKFKk y Tendamek?

Gainera, gomendioak emango dira enpresek beren ekoizpen-kate osoan giza eskubideak errespetatzen dituztela bermatze aldera.