Uda honetan SETEMen “Elkartasun-auzolandegi”ekin bidaiatu duten pertsonak itzuli dira

15/Iraila/2017 | Noticia

Joan den asteburuan dozena erdi lagunek bukatu zuten SETEMen Elkartasun-auzolandegietan parte hartzeko aldia. Esperientzia horrek, hain zuzen, Kolonbiara eta Chiapasera (Mexiko) eraman zituen uztail-abuztuetan. Han, bizipenak partekatu dituzte bestelako bizimodu bat nahiz lan egiteko, bizikidetza antolatzeko eta kontsumitzeko beste modu batzuk dituzte hainbat komunitate eta pertsonarekin, eta haien errealitatea ezagutu dute.

2018. urteko udan SETEMek berriz ere eskainiko du Elkartasun-auzolandegietara bidaiatzeko aukera. Halakoetan, hain zuzen, Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak ikastaroa egina dutenek parte hartu ahalko dute. Dagoneko irekita dago izena emateko epea.

“Ez bakarrik herrialde bakoitzeko testuinguruan murgildu, baizik eta, besteak beste, bertako zein beste toki batzuetako pertsonekin hitzak eta bihotzak partekatu egin dituzte”, azaltzen du Mireia Granadok, auzolandegietako borondatezko koordinatzaileetako batek. Esperientzia honen bidez, SETEMek sustatu nahi du Hegoaldeko herrialdeekin zein hango pertsonekin topo egitea eta haiengana hurbiltzea, laguntzeko edo lankidetzan aritzeko ikuspegitik, betiere. Xedea da, batez ere, hara bidaiatzen dutenak sentsibilizatzea eta eraldaketa pertsonaleko prozesuak bultzatzea.

Helmugako lekuetara iritsirik, parte-hartzaileei tokiko zenbait GGKEtako ordezkariek. harrera eta lagun egin zieten. SETEM, hain zuzen ere, GGKE horiekin aritzen da lankidetzan edo haiekin sarean lan egiten du. Haiekin, hainbat arlotako lankidetza-proiektu batzuk bertatik bertara ezagutu zituzten: agroekologia; bazterketa-arriskuan dauden haurrak; emakume antolatuen ahalduntzea; LGTBI mugimendua sendotzea; ehungintza-kooperatibak, etab. Belén Sánchez parte-hartzaileetako baten iritziz, “esperientzia hau, neuk izandakoen artean, argigarri eta zoragarrienetako bat izan da. Eta ez hainbeste bidaiagatik, baizik eta ezagutu ditudan eta inspirazio iturri diren pertsona aparta horiengatik guztiengatik”.

Itzulitakoan, iritsi berri guztiek Eta orain zer? topaketan parte hartu zuten. Han, bizitako esperientziak partekatu, ondorioak atera, eta tokiko ekintzako esperientzia alternatiboak eta euskal elkarteen mundua ezagutu zituzten. Izan ere, Elkartasun-auzolandegien helburua ez da bakarrik Hegoaldea hobeki ezagutzea, baizik eta, batez ere, haziak ereitea ingurune hurbilena eraldatzeko, egunerokoaren arlotik arlo globalera.

Zu bidaiatzeko gogoak piztu zaizkizu? Sartu HEMEN bidaiatzeko aukera emango duen ikastaroari buruzko informazioa ikusteko.

– Sakatu HEMEN Elkartasun auzolandegietara bidaiatzeko aukera ematen duen ikastaroaren informazioa ikusteko