Zer egin zuen SETEM Hego Haizeak 2023an zehar?

15/Uztaila/2024 | Albisteak

SETEM Hego Haizearen urteko azken batzarrak 2023ko kontuak onartu ditu, bai eta 2023ko Jardueren Memoria eta 2024ko Kudeaketa Plana partekatu ere.

Ekainaren 25ean, asteartean, SETEM Hego Haizeak 2024ko urteko batzarra egin zuen. Bertan erakundeko bazkideak, langileak eta boluntarioak izan ziren, jorratutako puntu guztiak onartuz eta 2023/2024 ikasturtea itxiz.

San Vicente de Paul kaleko 10. zenbakiko lokalean, Gasteizko Alde Zaharrean, SETEM Hego Haizearen ohiko batzar orokorra zuzendaritza-batzordean aldaketarik egin gabe burutu zen oraingoan, iazko berritzearen ondoren. Hala, Leire Nafarrate (lehendakaria), Ania Saenz de Buruaga (idazkaria), Daniel Ladrera (diruzaina) eta Sandra Castillo (batzordekidea) izango dira zuzendaritzako kideak.

Horrez gain, batzarrak xehetasunez errepasatu zuen 2023. urtearen bilakaera. Alde batetik, urtero bezala kanpo-auditoria batek ikuskatutako kontu ekonomikoak ezagutu eta onartu genituen. Bestalde, ohikoa denez, SETEMek lantzen dituen esparruetan urtean zehar egindako jarduerak errepasatu genituen ere. Dagoeneko gure 2023ko Jardueren Memoria irakur dezakezu, bai eta horren laburpena ere, 2023an egindako lan guztiaren berri izateko.

Azkenik, Kudeaketa Plana elkarbanatu genuen, 2024an abian diren eta izango diren proiektuak ezagutarazteko eta barneratzeko.