Apirilaren 23an Montehermoso Kulturunean egindako mahai-inguru honetan, Top Manta (Bartzelona) eta Ker Fatou (Bilbo) proiektuen istorioak ezagutu ditugu. Bi ekimen horien arropak eta osagarriak modaz baino askoz harago doaz. Izan ere, elementu asko uztartzen dituzte: artisautza, migrazioak, bidezko merkataritza, antirrazismoa, ekonomia solidarioa, oihalen hizkuntza…
Top Manta 2017an sortu zen, Bartzelonako Saltzaile Ibiltarien Sindikatuaren arropa marka sozial eta solidario gisa. Manteroen kolektiboaren bizi-baldintzak hobetzeko sortutako marka da, irizpide etiko eta iraunkorrekin sortutako proiektua, migratzera behartu beharrean tokiko komunitateen etorkizuna bermatuz.
Ker Fatou Bilbon kokatutako denda bat da, Fatou Diengak zuzentzen duena. Lokal honek Senegalgo, Euskal Herriko eta Espainiako kulturen arteko topagune izan nahi du, oihal afrikarren eta artisautza artikuluen bidez (gehienak senegaldarrak).
Moderatzailea: Tania Cañas Siriany (Enarak Kooperatiba)