Solasaldia Basaurin: Emakumeak, artea eta sorkuntza indarkeriarik gabe bizitzeko

18/Maiatza/2017 | Noticia

SETEM Hego Haizea GGKEtik gonbidapena luzatzen dizuegu “Emakume dibergenteak. Artea eta sorkuntza indarkeriarik gabe bizitzeko” solasaldirako. Maiatzaren 24an egitekoa da, 19:00etan, Marienean (Basauriko Emakumeen Etxea). Nidia Betancur-ek bere esperientzia ekarriko digu, Medellingo (Kolonbia) Mujeres que Crean bizitzarako korporazioaren ordezkari gisa.

Solasaldi honen gaia izango da Mujeres que Crean elkartean garatutako arte-sorkuntzako prozesua, SETEMen sustatuta. Prozesu horren bidez, hain zuzen, gogoeta eta espiritu kritikoa sortzeko helburua dute, merkataritzaren, publizitatearen eta kontsumoaren esparruetatik emakumeak gauza bihurtzen dituen fenomenoaren aurrean. Horrez gain, prozesu horren zenbait mamitze artistiko nahiz emakume horien bizitza-historia partekatzeko aukera izango dugu. Ekimena “Emakumeen Agora” egitasmoan kokatzen da, Basauriko Udalak finantziatuta.

Mujeres Que Crean eta SETEM ZarenSare sareko kideak gara. Gure elkarlana feminismoan, barne-hartzean eta desazkundean oinarritutako garapen batera bideratuta dago, eta horretarako indarkeria matxistak ikertu eta salatzen ditugu eta indarkeriarik gabeko alternatibak proposatzen ditugu.

HORRELAKOA izan zen ‘Emakume dibergenteak’ erakusketaren inaugurazioa Medellinen

Autor: Mujeres Que Crean