Urtero bezala, maiatzaren bigarren larunbatean Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzen da; aurten, #LeSientaBienATodoElMundo lelopean, giza eskubideak bermatzen dituelako eta ingurumena errespetatzen duelako. Maiatzaren 11n, larunbatean, izan da ospakizun eguna, baina askotariko ekimenak aste osoan zehar luzatu dira.
SETEM Hego Haizeak, beste erakunde askorekin batera, hainbat ekimenetan parte hartu du Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hiriburuetan.
Bilbo: maiatzak 9, osteguna
Indautxu plazan, Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta, jokoak eta «Ahaldunduak. Bidezko Merkataritzako emakumeak» erakusketa:
Gasteiz: maiatzak 10, ostirala
Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunaren II. edizioa Gasteizko 45 ostalaritza establezimendu, taberna eta kafetegitan:
Donostia: maiatzak 11, larunbata
Gipuzkoa plazan, jai-azoka elikadura, kosmetika eta ehungintza produktuekin, clown, txotxongilo tailerra, Zentzuen Espazioa, Unai Gaztelumendiren ilustrazioak, eta Bidezko Merkataritzako produktuen saski baten zozketa: