“Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak” ikastarorako izen-emate epea, irekita

01/Iraila/2015 | Noticia

Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak” ikastaroa egiteko izen-emate epea ireki berri dugu! 90 orduko ikastaro hau Vitoria-Gasteizen eta Bilbon SETEMen egoitzetan izango da, datorren urriaren 2tik aurrera.

Arlo desberdinetan garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa: giza eskubideak, desazkundea, feminismoak, hezkuntza kritiko eta askatzailea, elikadura burujabetza, gizarte mugimenduak, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, etab. Entzute handiko irakaslegoarekin, bai arlo akademikoan, bai gizarte mugimenduetan, nazio mailan eta nazioartean.

Larunbatetan (zubiak eta jaiegunak salbu) Bilbon eta Vitoria-Gasteizen. > 90 ordu. > Garapena: 2015/10/02 al 2016/04/23. > Irakaslegoa: Arcadi Oliveres, Yayo Herrero, Iván Forero (Giza eskubideen defendatzaile kolonbiarra), María Viadero (Mugarik Gabe), Fernando Altamira (Iniciativas Cooperación al Desarrollo), Marijo Imaz (Ekoizpen), CEAR, Bidez Bide, Zaloa Pérez (REAS), Nacho Martínez (Plataforma 2015 y más), Gonzalo Fernández (Paz con dignidad), Sagarrak Ekologista Taldea eta SETEM Hego Haizea. > Toki kopuru mugatua. > Izen-emateak: 2015/10/01era arte

Interesaturik al zaude? Ikusi ikastaroaren egitaraua eta eman izena hemen. Urriaren 1era arte luzatuko da epea. Toki kopurua mugatuta dago!

– Egitaraua ikusteko klikatu HEMEN

– Izena-emateko klikatu HEMEN